Bilboko Udalak VEOLIA enpresari eman dio Bizkaiko hiriburuaren
garraio-zerbitzu publikoaren kontzesioa (hau da, Bilbobus
autobusen gestioa). VEOLIAk Jerusalemeko kolonizazioarekin eta
Israelek Zisjordanian legez kanpo eraikitzen dituen judu kolonien
zerbitzuen eskaintzarekin bat egiten du.