Mewando Palestina

Zer da MEWANDO

MEWANDO Sarea (Gerra eta Zapalketarik Gabeko Ekialde Ertaina) 2003ko abuztuan sortu zen Belen hirian egindako Nazioarteko Mintegi batean. Topaketa horren helburua zen Israel eta Palestinaren arteko gatazka “globalizazio militarraren” testuinguruan aztertzea eta erresistentziako estrategia bateratuak aurkitzea. Prozesu hori Euskadiraino zabaldu zen 2003ko urrian Bilbon egindako Palestina, Israel eta Europako gizarte mugimenduen Nazioarteko Topaketekin. Bilera horretan ondoko adierazpena onartu zen, MEWANDOk egiten duen lanaren printzipioak biltzen dituena:

Mewandok gune bat eskaini behar du palestinarrek eta israeldarrek euren proiektu eta jarduerak ezagutarazi ditzaten eta nazioarteko estrategia alternatiboak gara daitezen gaur egun nagusi diren okupazio eta indarkeriaren aurka , oinarritzat harturik beti ere palestinarren oinarrizko eskubideak aitortzea eta ondoko baldintzak betetzea:

  1. okupazio israeldarra berehala bukatzea,
  2. Estatu Palestinar bideragarri bat eratzea,
  3. errefuxiatu palestinar guztiak Palestinara itzultzea,
  4. preso palestinar guztiak askatzea,
  5. aurreko lau puntuetara hurbiltzeko adosten diren ekintzak koordinatzeko gizarte mugimendu sare bat eta lan-agenda bat bultzatzea.


Bilboko Topaketetan bereziki azpimarratu zen zeinen garrantzitsua den jendeari informazio zuzena eta egiazkoa ematea Palestinak bizi duen egoera latzari buruz, bai eta presioa egitea Estatu nola nazioarte mailan eskualde hartan bake justu eta iraunkor baten oinarriak finkatzeko. Ahalegin horretan beharrezkoa da elkarteak eta erakundeak inplikatzea eta, oroz gain, Ekialde Ertaineko gizarte zibilaren papera defendatzea.

Mewando saiatuko da behar den dinamizazio eta arartekotza lana egiten Ekialde Ertaineko egoera Euskal Herrian hobeto ezagutu dadin eta palestinarren aldeko elkartasuna sustatzeko, lankidetza estuan arituz beti Ekialde Ertaineko kooperazio programak daramatzaten Estatu eta nazioarteko talde eta erakundeekin. Ahalegin bateratu hori egonkortzeko urrats garrantzitsu bat eman zen 2005ean hitzarmen bat sinatu zelarik Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailarekin. Hitzarmen hori geroztik berritu egin da eta 2009ra arte iraungo du. Beti ere, oinarritzat hartuz tokiko erakundeei dagokiela euren eskubideak gauzatu eta defendatzea, eta iparraldeko erakundeen lana dela haiei laguntzea abiatzen dituzten kanpainen indarra eta oihartzuna mundu osoan zabaltzeko.

MEWANDO. C/ Conde Mirasol 7, bajo. 48003 Bilbao // Tel: 00.32. 944 792 258 // mewando@mewando.org